HPP INSTALAZIOAK

PURGAGAILUAK

Zerbitzuaren kalitatearekin dugun konpromisoaren isla da lehen markekin lan egiten dugula beti. Horrela, lehen mailako purgagailu sorta zabala eskaintzen dizugu, betiere zure enpresaren beharretara egokituta.

FLUIDRAIN - Purgagailu tenporizatu elektronikoa
FLUIDRAIN
Purgagailu tenporizatu elektronikoa

Fluidrain purgagailu tenporizatu elektronikoaren helburua da aire konprimatuko sistemetatik kondentsatuak kentzea, tenporizadore elektroniko batekin konbinatutako balbula solenoide baten bidez.

FLUIDRAIN-HP-S - Goi-presioko altzairu herdoilgaitzezko purgagailu tenporizatua
FLUIDRAIN-HP-S
Goi-presioko altzairu herdoilgaitzezko purgagailu tenporizatua

Goi-presioko purga tenporizatuak egiteko sistema ezin hobea, bi elementu hauen konbinazioari esker: batetik, balbula solenoidea eta, bestetik, eta 500 bar arteko aire konprimituko sistemen kondentsazioa automatikoki kentzeko diseinatutako tenporizadore elektronikoa.

FLUIDRAIN KAPTIV-CS - Purgagailu kapazitibo elektroniko alarmaduna
KAPTIV-CS
Purgagailu kapazitibo elektroniko alarmaduna

Aire konprimatuko edozein sistematarako soluzio fidagarria. 100 m³/min-ra arteko aire konprimatuko sistemen kondentsazio mota oro kentzen du aire konprimatuaren galerarik gabe.

FLUIDRAIN KAPTIV-CS-HP - Goi-presioko purgagailu kapazitibo elektronikoa
KAPTIV-CS-HP
Goi-presioko purgagailu kapazitibo elektronikoa

Sistema purgatzaile kapazitibo oso konpaktua, aire konprimatua galtzen ez duena 50 bar arteko presioetarako kondentsazioaren deskargan. 100 m³/min arteko aire konprimatuko sistema baten osagai guztietan instala daiteke, horien tamaina eta zona klimatikoa edozein izanik ere.

FLUIDRAIN KAPTIV-CS-HP-S - 50 bar arteko altzairu herdoilgaitzezko purgagailu kapazitibo elektronikoa
KAPTIV-CS-HP-S
50 bar arteko altzairu herdoilgaitzekoa purgagailu kapazitibo elektronikoa

Purgagailu kapazitibo oso trinkoa, kondentsazioa deskargatzean aire konprimatua galtzen ez duena 50 bar arteko presioetarako. 100 m³/min arteko aire konpramituko sistema baten osagai guztietan instala daiteke, horien tamaina eta zona klimatikoa edozein izanda ere.

FLUIDRAIN KAPTIV-MD - Aire konprimatuko sistemetako kondentsazio mota guztiak kentzen dituen purgagailua
KAPTIV-MD
 

Purgagailu honek 10 m³/min arteko aire konprimatuko sistemen kondentsazio mota guztiak kentzen ditu aire konprimituaren galerarik gabe. Alarma-funtzioa du.

FLUIDRAIN TEC-44 - Oso kutsatuta dagoen kondentsaziorako balbula motorizatua duen purgagailua
TEC-44
Oso kutsatuta dagoen kondentsaziorako balbula motorizatua duen purgagailua

TEC-44 sistema mikroprozesadore batek zuzentzen duen balbula motorizatu batez osatuta dago, eta kutsadura handia duten aire konprimatuko sistemen kondentsazioa kentzea ahalbidetzen du.